REAL SOCIEDAD 1-1 CH SARDINERO

Berdinketa estreinaldian

Gure gelar hockeyeko taldeak bana berdindu du gaur Bera Beran CH Sardineroren aurka. Sofia Rogoskik gola sartu du lehenengo minutuetan kanpokoentzat, neurketa maldan gora jarriz. Baina txuri-urdinak berregin egin dira eta Julene Sanchezen bitartez norgehiagoka berdintzea lortu dute bigarren laurdena hasi eta gutxira.

Gipuzkoarrek garaipena bilatu dute aldageletatik igaro ostean, minutuek aurrera egin ahala irekitzen joan den partidan. Reala amaieraraino saiatu da bigarren gola bilatzen, baina markagailua ez da berriro mugitu. Garrantzitsua da denboraldia gehitzen hastea, baldin eta garaipena lortu ezin bada. Datorren astean gipuzkoarrek RS Tenis taldea bisitatuko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!