REAL SOCIEDAD-REAL BETIS

Berotu Fan Zonen!

Vídeo

Baduzu planik Real Betisen aurkako partidaren aurreko saiorako? Bihar, osteguna, Anoetako Fan Zone prest egongo da gure bazkideak berriro hartzeko, 20:00etan Estadioko ateak irekitzen direnetik. Hiru guneek, beheko eraztuneko hiru tribunetako bakoitzean daudenek, harrera bikaina izan zuten duela bi aste, estreinatu zirenean.

Levante UDren aurkako partidaren atarian zein atsedenaldian, bazkide ugari hurbildu ziren gune horietara tartetxo batean lagunartean gustura egoteko.  Bertan doako Wifia, telebistak, menu osotuagoa eta estilo abangoardista txuri-urdin familiari egindako keinu polit batekin nahasten dituen dekorazio bat izan zuten gozatzeko.

Konektatu doako Wifi sarera

Partida honekin batera, Fan Zone bakoitzean aktibatu den doako Wifi sarera konektatzen diren bazkide guztientzako lehen promozioa abiarazi da. Sarera konektatzen diren pertsona guztien artean lau pertsonarentzako bazkari bat zozketatuko da. Bazkaria Harrobi tabernan izango da, Zubietako instalazioetan.

Pixkanakako berritzea

Gaur arte hiru Fan Zone estreinatu ahal izan dira, behe eraztuneko tribuna bakoitzeko bat. Fan Zone bat Aitor Zabaleta Tribunaren erdialdean dago, eta beste biak, berriz, Tribuna Nagusiaren eta Ekialdeko Tribunarena artean banatzen dira. Apurka-apurka, datozen hiletan berrituko dira horretarako prestatutako gainerako guneak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!