Sufrimendu eta ahalegin orok bere saria du. Gaur hasiko da Realarentzat UEFA Europa Leaguea, txapelketa berri bat. Taldeak dena eman zuen aurreko kanpainan azken arnasa eman arte gure koloreak kontinente zaharrean zehar erakutsi ahal izateko, baina sari hori eskakizun bihurtuko da 18:55etik aurrera HNK Rijekaren aurka. Multzo oso lehiakorrean, lehen hiru puntuak batuz lehiari ekitea aurrerapausoa ematea litzateke.
Gure aurkaria sailkapenaren erdian dago bere ligan, sei jardunalditan lau garaipen lortu dituen arren. Hain parekatua den txapelketan, Rijekak bere tokia bilatu nahi du goiko posizioetan, Dinamo Zagreb edo Hadjuk Split bezalako dominatzaile historikoen aurrean. Kroaziarrek Ukrainako FC Kolos eta FC Copenaghe bezalako beste hezur bat gainditu zituzten atariko txandetan, emaitza horiek arratsaldean aurrean ikusiko dugun mailaren berri ematen digute. Reale Arenan entzuten den abesti hori kantatzeko eguna iritsi da, "Europan Reala ikustera doaz berriro". AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin