REAL BETISEN AURKAKO PARTIDA

Besoko beltzak Iñaki De Mujikaren oroimenez

Realak besoko beltzak eramango ditu bihar, atzo 71 urte zituela hil zen Iñaki De Mujika kazateriaren oroimenez.

De Mujika informazio txuri-urdinaren ahots garrantzitsuenetako bat izan zen hiru hamarkada baino gehiagoan. Herri Irratia-Radio Popularreko uhinen bidez milaka gipuzkoarri lagunduz eta, ondoren, Onda Vascan eta Noticias de Gipuzkoa-ren orrialdeetan, Iñakik kirolarien eta zaleen maitasuna bereganatu zuen, kazetaritza egiteko zuen moduagatik, hurbila eta maitagarria. Partidak kontatzeko zuen modu bereziak oroitzapen paregabea uzten du Realeko hainbat eta hainbat jarraitzaileren oroimenean.

Kirolari lotutako gizona (Real Unioneko presidente, Gipuzkoako entrenatzaile eskolako irakasle,…), kirolari eta klub xumeenen ahotsa izan zen, komunikabideetan hainbesteko lekurik ez zutenena, alegia. Irratia egiteko zuen moduak, kirolari bakoitzaren atzean zeuden pertsonengatik arduratuta, kazetari desberdin eta berezi bihurtu zuen. Berarekin ez da bakarrik kirol pasioa zuen profesional bat joaten, pertsona maitagarri bat joaten da, berarekin tratatu eta bere bizitzan gurutzatzeko zortea izan zuten guztien bihotza irabazi zuena.

Hartu atseden bakean, Iñaki.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!