EDF LOGROÑO - REAL SOCIEDAD (ASTEAZKENA, 19:00)

Beste aukera berri bat

Gipuzkoarrak asteazken honetan berriro itzuliko dira zelaira 19:00etan EDF Logroñoren aurka Las Gaunas estadioan. Badajozeko garaipenaren emozioak ez zuen luze iraun hiru egun geroago Zubietan UD Granadillaren aurka galdu ondoren. Baina ez dago damutzeko astirik, egutegiak ez baitu etenik ematen eta sailkapenean gora egiten jarraitzeko aukera berri bat dute.

 Logroñoko taldeak ez du hasiera erraza izan, jokatutako bost partidetan 2 puntu baino ez baititu lortu. Hala ere, datu horiek ezin dute Reala despistatu, EDF Logroñok proiektu garrantzitsua eta talde berritua baititu sailkapeneko alde noblean borrokatzeko. Partida hau irabazteak lehen postuekin amets egiteko aukera berri bat emango die txuri-urdinei. Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!