OHOREZKO MAILA

Beste garaipen bat

Realak beste garaipen bat lortu zuen atzo Malagan jokatu zen Ohorezko Mailako jardunaldi berri batean. Sorian lortutakoaren ostean, hau bigarren garaipena da txuri-urdinentzat. Honi esker, hemendik bi astetara jokatuko den jardunaldian, non titulua jokoan egongo den, aukera politekin joango da talde gipuzkoarra. Han denboraldiko zortzi talde onenak izango dira.

Atzokoan gure atletek jokatu ziren froga guztietatik ehuneko berrogeita hamarra irabazi zituzten. Esanguratsuena Adrian Rocandiok lortu zuen 400 metroetan. Denbora bikaina lortu zuen, 47.22koa alegia. Istar Dapena ere bikain aritu zen, 5,10 metroko jauzia eginez pertikan.

Bestalde, Iker Maizek azken froga egin zuen Realarekin hamarkada luze baten ostean. Eskerrikasko, Iker.


Dibertsioa eta emaitza onak atletismo eskolarekin

Realeko atletismo eskolako 24 txikik hartu zuten parte atzo Berazubin Gipuzkoako Alebinen Kluben arteko Txapelketan. Bikain pasa zuten eguna eta, gainera, emaitza bikainak lortu zituzten.

Denak irrifarre handi batekin joan ziren etxera. Neskek bigarren postuan amaitu zuten eguna eta mutilak, aldiz, hirugarrenean. Gianera, 4x60 metroko mutilen erreleboak podiumera igotzea lortu zuen hirugarren eginez.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!