Sansek aukera berri batez gozatuko du sailkapenean aurrera pauso bat emateko eta goialdea estutzeko. Aitor Zulaikarenak Kantabriara mugituko dira Gimnastica de Torrelavega garaitzen saiatzeko, jaitsiera postuetan dagoen taldea hain zuzen ere.
Kantabriarrek garaipena lortu zuten Real Oviedo Bren aurka etxean jokatutako azken partidan, baina hiru eta huts galdu zuten Logroñoren aurka aurreko asteburuan. Zailtasunak izan dituzte etxekoek emaitzak ateratzeko, 15 gol sartu dituzte jokatutako 28 jardunaldietan, baina ez dira behartuta dagoen arerio batez fidatuko.
REAL C – SESTAO RIVER (LARUNBATA, 18:30)
REAL C – SESTAO RIVER (LARUNBATA, 18:30)
Maila handiko lehia Zubietak hartuko duena larunbatean. Gure Reala C-k Sestao River izango du aurkari, laugarren eta bigarren sailkatuaren arteko norgehiagoka. Sailkapena oso estu dago, bi puntuko diferentzia dago sei talderen artean. Erronka handia gure gazteek izango dutena beren formakuntzarekin jarraitzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin