Realeko atletismoko gizonezkoen taldea Madrilen lehiatuko da larunbat arratsaldean, kluben arteko Espainiako Kopan. Pista estaliko denboraldiko taldekako lehiaketa garrantzitsuena da. Urtero zortzi talde sailkatzen dira lehiaketa honetan parte hartzeko
Playas de Castellon eta FC Barcelona izango dira garaipena lortzeko borrokatuko duten taldeak. Realaren helburua hirugarren postua lortzea da. Ez da erraza izango. Hauetaz gain, kopan Fent Camí Mislata, Atletismo Numantino, Atletismo Alcorcon, CD Surco Lucena eta Cuevas de Nerja taldeek ere parte hartuko dute.
Lehiaketa zuzenean jarraitu ahal izango da 16:00etatik aurrera LaLigaSportsTV-n.
Hauek izango Realeko atletak:
60 metro: Aitor Zubillaga
200 metro: Nacho Sáez
400 metro: Asier Fernández
800 metro: David De Blas
1.500 metro: Jorge Torre
3.000 metro: Pablo Quijada
60 metro hesiak: John Cabang
Pisu jaurtiketa: Daniel Pardo
Altuera jauzia: Eneko Larrea
Pertika jauzia: Iñigo Ugena
Luzera jauzia: Álex Agiriano
Jauzi hirukoitza: Asier San Sebastián
4x400: Nacho Sáez, Asier Fernández, Ibai Serrano eta Gen Esteban San Millan
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin