Iraitz Arrospidek Sevillako maratoia egingo du datorren asteko igandean. Eta bere prestakuntza bide onetik doa. Realeko atletak zortzigarren postua lortu zuen atzo Gimnastica de Uliako 10 kilometrotako lasterketan. Maila handiko proba izan zen, eta 29:38ko denbora egin zuen. Horretaz gain, Gipuzkoako Txapelketan urrezko domina lortu zuen.
Pista estalia
Bestalde, Realeko atletek urrezko sei domina irabazi zituzten Gipuzkoako pista estaliko txapelketan. Asteburuan zehar jokatu zen txapelketa hau Anoetako belodromoan. Hauek izan ziren garaileak: Octavian Mihail Romanescu (60; 6.89), Gen Esteban San Millán (400; 48.97), John Cabang (60 metro hesiak; 8.27), Carlos Cid (1,97; altuera), Istar Dapena (5,00; pertika) eta Iñigo Uribarren (15,22 jauzi hirukoitza).