1928ko kopa finala

Bigarren partida

Lehen partidako oihartzunak oraindik itzali gabe zeuden Realak eta FC Barcelonak El Sardineroko Campos de Sport zelaian elkar ikusi zutenean. Finaleko lehen erasoko kronikek partida gogorra, bortitza aipatzen zuten batzuetan, baina kronista "neutral" gehienak bat zetozen esatean donostiarrek garaipena merezi izan zutela, eta Vallana epailearen autoritate faltari leporatzen zizkioten istilu gehienak.

Ikusmina handia izan zen berriro, eta zelaiak itxura bikaina zuen. Sarrera igandean izandakoa baino apur bat txikiagoa izan zen, eta realzaleak nagusi izan zen harmailetan.

11: 30ean, Pedro Escartín madrildarraren epailearen aginduetara, taldeek honako hamaikako hauek aurkeztu zituzten:

Reala: Izaguirre, Zaldua, Arrillaga. Amadeo, Marculeta, Trino, P. Bienzobas, Mariscal, Cholin, Kiriki eta Yurrita.

FC Barcelona: Llorens, Walter, Mas, Guzman, Carulla, Bosch, Piera, Sastre, Samitier, Arocha eta Sagi-Barba

Lehen zatian bi taldeen erasoak izan dira nagusi. Horietako batean, Realak penaltia eskatzen du Walterren eskutik, baina Escartín jaunak ez du ezer esaten. Donostiarrek erasoan jarraitzen dute eta epaileak adierazi ez duen beste penalti bat eskatu dute. Azkenik, 31 minuturen buruan, Realaren nagusitasunak fruituak eman ditu Kirikik Mariscalen jokaldi bat errematatuta. Golak ausrtarazi egin ditu bigarrenaren bila doazen txuri-urdinak, baina ez dute lortu. Bigarren zatia nagusitasun apur batekin hasi da, baina kataluniarrek erreakzionatu egin dute eta Pierak Samitierren pasea golean bihurtu du. Urduritasuna agertzen da bi taldeetako jokalariengan eta epaileak lehenengo Guzman kanporatuko du eta minutu batzuk geroago Cholin, Carullaren falta baten ondorioz. Arauzko denboraren amaierara iritsi da, gol bateko berdinketarekin, eta luzapenari ekin zaio.

Realaren nagusitasuna areagotu egin da FC Barcelona defendatzera mugatu eta gero. Baina ahalegin alferrikakoak izan dira eta partidaren amaierara iritsi dira markagailua berriro mugitu gabe.

Txapeldun titulua airean geratu zen, baina behin betiko partidak Amsterdamgo Olinpiar Jokoak ospatu arte itxaron behar izan zuen, Espainiako selekzioan Realeko 9 jokalari baitzeuden, eta FC Barcelonako jokalari bakar bat ere ez.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!