SANSE-SD HUESCA (LARUNBATA, 21:00)

Biharko informazio erabilgarria

Hona hemen bihar, Anoetan (21:00etan), Sanse eta SD Huesca taldeen arteko partidari buruzko informazio erabilgarria:

Sarbideak eta beheko tribunen erabilgarritasuna

Gure gazteek zaleak gertuago senti ditzaten, 1, 2, 9 eta 10 ateak soilik irekiko dira, Ekialdeko Tribunako, Tribuna Nagusiko eta Hego Tribunako (Aitor Zabaleta Harmaila) beheko eraztunerako sarbide mugatuarekin.

Sarbidea NFCko txartelarekin

Gogorarazi nahi dizugu partida honetatik aurrera zelaira sartzeko aukera egongo dela NFC formatuko zure karnet digital berriaren bidez. 

Hemen duzu informazio guztia deskargatzeko

Ateen irekiera, ordubete lehenago

Estadioko 1, 2, 9 eta 10 ateak 20:00etan irekiko dira. Sartzeko, bazkide-txartel fisikoa, bazkide-txartel digitala (Realzale aplikazioan integratua), RS Fan txartela (aurretik leihatilan sarrera trukatuta) edo partidako sarrera erabili ahal izango dira.

Txarteldegia

Anoetako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak, Atano III pilotalekuaren parean, 19:00etatik aurrera egongo dira zabalik, bai sarrerak saltzeko, bai partidarekin lotutako edozein gorabehera konpontzeko. 

RS Fanek, QR kodea duen karneta ez dutenez, tornuetara sartzeko, leihatilatik pasatu ahal izango dira, estadiora sartzeko dokumentu gisa sarrera jasotzera.

Denda eta tabernen zerbitzua
Estadioko denda 10etik 20etara egongo da irekita. Bestalde, estadioko tabernak 20:00etatik aurrera egongo dira zabalik.

Hospitality eta aparkalekua

Ez daude erabilgarri partida honetarako.

Keler Espazioa

Ez da irekiko asteburu honetan.

Bizikleta aparkalekua

Bizikleta eta patineteentzako aparkalekua itxita egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!