REAL SOCIEDAD-RCD ESPANYOL (IGANDEA, 18:30)

Biharkorako informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta RCD Espanyol-en arteko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (18:30etan):

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu bihar, 15:30etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan.

Gainera, abuztuko irekiera ekitaldian izandako esperientzia positiboaren ondoren, zuzeneko musika errepikatuko da Keler Espazioan beste talde baten emanaldiarekin. Indie estiloko talde gazte honek errepertorio fresko eta dibertigarria eskainiko du Gastrogunen, 17etatik 18etara.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 17:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Autobusak probintziatik

Donostiako Zinemaldiaren prestaketak direla eta, probintziako hainbat tokitatik gure bazkideak eta zaleak ekartzen dituzten autobusak Illumben aparkatu beharko dute.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:30etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 16:30etatik 18:30etara irekiko da. Jada, eskura duzu 2022-23 bilduma ofiziala, ohiko merchandisingaz gain. Tabernak 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta jatetxe-zerbitzua eskainiko dute, pizzez, ogitartekoez, kroketez eta abarrez gain; beraz, estadio barruan ere jan ahal izango duzu.

Aparkalekua 17:30ean irekiko da… eta sariak emango dira

Bizikleten eta patineteen aparkalekua 17:30etan irekiko da. Bihar aparkalekua erabiliko dutenen artean Premium Esperientzia bat zozkatuko da Vilarreal CF aurkaren partidarako (bi sarrera) eta Realeko txirrindularitzako bi maillot. Bizikleta edo patinetea aparkaleku horretan aparkatzean jasoko duten formulario digitala besterik ez dute bete beharko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!