FAN ZONEA (17:00 – PARTIDA AMAIERA)

Bizi finalaren jaia Trinitate plazatik

Datorren larunbata oso egun berezia izango da realzale guztientzat. 30 urteren ondoren, berriro ere Kopako final bat jokatuko dugu, gure emakumeen taldeak beste final batera eraman gaitu eta, arrazoi hori tarteko, modu berezian bizi eta ospatu nahi genuke. Zaleek hitzordu historiko honetaz gozatzea nahi dugu, eta arratsaldeko lehen orduetan etortzea larunbatean antolatuko dugun Fan Zonera, Trinitate plazan. Plater nagusia final handiarekin iritsiko da, zuzenean ikusi ahal izango baita pantaila handi baten bitartez.

 Jaia larunbatean izango da, 17:00etatik aurrera, eta Trinitate plazan denetik egongo da. Ekintzak, herri kirolak, pailazoak, karaokea, musika, lehiaketak, jolasak eta, batez ere, dibertsio etengabea. Espezialistek antolatutako jai handi bat, sorpresa ugari izango dituena finala hasi bitartean. 20:30ean Granadarekin konektatuko dugu, eta partida zuzenean ikusiko dugu, 17 metro karratuko pantaila handi baten bitartez, Trinitate plazan bertan. Laurogeita hamar minutuz gure taldea animatuko dugu, neskek Granadatik entzutea nahi baitugu.

Ez zaitez etxean geratu. Zatoz familiarekin edo lagunekin, elkarrekin biziko dugu final handia realzalez inguratuta. Mila jarraitzailek baino gehiagok lagunduko diote taldeari Granadaraino, eta beste hainbestek Trinitate plaza betetzea nahi dugu, final handiarekin irrikan, gure nesken ondoan. Ba al zatoz? #AurreraReala

Fan Zone RS Trini

Programa ofiziala

17:00 – 20:30 – Herri kirolak, RS Tailerrak & Salmenta puntua.

17:00 – Aurkezpena + Zoro gaitezen (Txirri, Mirri eta Txiribiton).

18:00 – 19:15 – DJ Bengoa eta Karaokea

19:15 – 20:20 – RS jokoak. Hitzapasa + Quiz

20:30 – Partidaren emankizuna. Finala.



*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!