Realak Granadilla hartuko du igande honetan Zubietako z7 zelaian. Txuri-urdinak sasoi ikusgarrian iritsiko dira partidara, joan den larunbatean Atletico de Madrid bezalako aurkari zuzen bati irabazi ondoren, eta gainera bere etxean. Zortzi garaipen eta bi porrot, sailkapeneko bigarren postuan jarriz. Meritu handia. Aurrean beste talde gogorra eta zaila izango dute, hiru garaipen jarraian lortu eta Tenerifetik urrun Bartzelonan bakarrik galdu duena. Gainera, bi hilabete baino gehiago daramatzate porrota ezagutu gabe. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Real Sociedad TVn. Jarrai dezala boladak. Aurrera Reala!
Tejada: "Oso partida polita"
Ana Tejada atzelari txuri-urdinak Real Sociedad TVrekin hitz egin du igandean jokatuko duten partidari buruz.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin