Behin Liga Iberdrola amaituta, txapelketako jokalari onenak zeintzuk izan diren jakiteko garaia da. LaLigak bozketa bat martxa jarri du, non talde bakoitzeko kapitain eta entrenatzaileez gain, zaleak izango diren erabakiko dutenak zeintzuk izan diren 2016-17ko jokalari onenak.
Bozketak bi fase izango ditu. Lehen bat, amaitua, non protagonistak izan diren bere botoa eman dutenak, eta ondoren, zaleak izango dira bere botua emango dutenak lehen fasean botu gehien izan dituztenen artean.
Horien artean jokalari txuri-urdin bat dago: Nahikari Garcia. Aurrelaria aukeratutako zazpi erasoko jokalarien artean dago.
Bozketa sare zozialak eta LaLigako webgunean egingo da. Behin bozketak itxita, bai lehen faseko botuak (kapitain eta entrenatzaileak) bai bigarrenekoak (zaleak) %50a balioko dute 11 irabazleak ezagutzeko.
Bozketa publikoaren epea ekainaren 12an amaituko da.