Odei Jainagak, 75,03 metroko markarekin xabalinan, brontzezko domina lortu zuen Motrilen jokatutako jaurtiketa luzeetako neguko Espainiako Txapelketan. Txapelketa honetan Aitor Urkiak, kasu honetan mailu jaurtiketan, zazpigarren postua lortu zuen.
18 urtez azpiko Espainiako Txapelketa
Realeko atletismo eskolako hiru atletak parte hartu zuten asteburuan Valentziako pista estalian jokatu zen 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Maialen Villarrealek laugarren postua lortu zuen luzera jauzian 5,55 metroko markarekin, Markel Quintanok bosgarren amaitu zuen jauzi hirukoitzean (14,01 metro) eta zortzigarren luzera jauzian (6,51 metro) eta Eitza Arriaran 24. izan zen pisuan 10,97 metrorekin.
Beteranoak
Asteburuan Antequeran jokatutako pista estaliko Espainiako master txapelketan, Javi Bazo bi aldiz igo zen podiumera. 800 metroko proban (M35) urrezko domina lortu zuen; 400 metro proban bigarren postua lortu zuen.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin