LUCÍA RODRÍGUEZ

Bueltan da

Vídeo

Reala eta Lucía Rodríguez akordio batera iritsi dira jokalariak talde txuri-urdinean joka dezan 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte.

Lucia bi denboraldiz bere etxea izan zenera itzultzen da. Eskuin hegalean egindako ekarpena funtsezkoa izan zen eta oso oroitzapen ona utzi zuen talde txuri-urdinean. Bi urte arrakastatsu horien ondoren, Real Madridera joan zen, talde zurian ere funtsezko pieza izateko, eta UEFA Women 's Champions League txapelketan jokatu zuen. Sevilla FC izan da bere azken taldea, eta orain hazten jarraitzeko gogoz itzultzen da Realera.

Jokalariak, Poliklinika Gipuzkoan azterketa medikoa egin eta kontratua Alex Uranga kontseilariarekin batera Reale Arenan sinatu ondoren, ilusioz beterik agertu da: "Oso pozgarria da hona itzultzea, nire urterik onenak izan ziren; ez nuen zalantzarik izan eta oso pozik nago".

Ongi etorri etxera, Lucía!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!