Ez da erraza izan baina Reala bi eta huts gailendu da gaur gauean Reale Arenan AFC Ajax-en aurka jokatutako norgehiagokan. Neurketa oso parekatu batean, bigarren zatian txuri-urdinek izan duten bultzadak markagailua donostiarren alde jartzea lortu du. Takeren eta Barreneren golek hiru puntu oso garrantzitsu eman dizkiote Realari sailkapenean igotzeko eta UEFA Europa Leagueko kanporaketetarako sailkapena gertuago izateko.
Erritmo altuko neurketa aurreikusten zen eta horrelakoa izan da hasieratik. Kanpokoek aukera bikaina izan dute kontraeraso batean baina Brobbeyk baloia zutoinera bidali du. Realak gora joan den Oyarzabalen burukada batekin erantzun du. Holandarrak arrisku sentsazioa ematen ari ziren, baina Oyarzabal izan da, bira on batean, baina posizio txarrean, atetik gertu zegoen baloi bat ondo errematatu ezin izan duena. Etxekoen aukerarik onena izan da.
Bigarren zatian Imanolen mutilek jokoaren kontrol gehiago bereganatzea lortu dute, baina asmatzea falta izan zaie. Takek, behartutako jaurtiketa batean, baloia atezainaren eskuetara bidali du Amsterdameko taldeak baloia zutoinera bidali aurretik. Realak bigarren zatiko bultzada hori baliatu du eta, Takeren eta Arambururen jokaldi on baten ostean, Barrenek sareetara bidaltzea lortu du japoniarrak jarritako erdiraketa. Neurketaren azkenengo minutuetan, Takeren jaurtiketak, atzelari batean jo ostean, bigarrena egin eta garaipena ziurtatzeko balio izan du.
Garaipen honekin, taldeak gora egiten du sailkapenean, etorkizuna baikortasunarekin ikusiz. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aritz (Aramburu, min.45+2), Zubeldia, Aguerd, Aihen, Zubimendi, Sučić (Turrientes, min.46), Brais Méndez, Take (Sergio Gómez, min. 87), Becker (Barrene, min.65) eta Oyarzabal (kap) (Sadiq, min. 87).
AFC Ajax: Pasveer, Rensch, Sutalo, Baas, Hato (Wijndal, min.74), Henderson (kap), Fitz-Jim (Hlynsson, min.74), Berghuis (Van den Boomen, min.65), Traore (Banel, min.65) , Akpom eta Brobbey (Rasmussen, min.34).
Golak: 1-0: Barrene, min.67. 2-0: Take, min.85.
Epailea: Matej Jug (Eslovenia). Txartel horia erakutsi die etxeko Brais Méndez, Aramburu eta Aiheni eta kanpoko Wijndal eta Van den Boomeni.
Ikusle kopurua: 32.786 pertsona.