Belar hockeyko gure taldea 21-22 denboraldia prestatzen hasi da abuztuaren 9ra begira, egun horretan hasiko baita aurredenboraldia. Ivan Lorente lehen taldeko entrenatzailea izango dela iragarri ostean, talde txuri-urdinak bi jokalari berri fitxatuko ditu datorren ikasturterako. Lehenengoa Mathilde Petriaux da, Waterloo Ducks Hockey Club taldetik datorren atezain frantziarra, bere selekzioarekin beheko mailetan eta absolutuarekin internazionala dena. Beste fitxaketa Giuliana Ruggieri da, aurrelari argentinarra. Gola duen jokalari trebea da, eta liga ere ezagutzen du UD Taburienten egon delako.
Bestalde, Barbora Cechakova, Veronika Decsyova eta Natalie Novakova baja izango dira denboraldi honetan. Eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin egon diren denboragatik, eta bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako onena opa diegu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin