IGANDEA, 18:00

Denboraldia garaipenarekin amaitzera

Sansek La Palma bisitatuko du igandean penintsulako 18:00tan Mensajeroren aurka jokatzeko. Helburua denboraldia garaipenarekin amaitzea da. Arerioak Bigarren B Mailan jarraitzea ziurtatu nahi du eta aurreko astean Real Madrid Castilla mendean hartu zuen Madrilen. Gipuzkoarrak hiru puntuak eskuratzera aterako dira Silvestre Carrilloren zelaira. Hala ere, norgehiagoka zorrotza izango da.

Txuri-urdinek denboraldia bolada onean bukatu nahi dute eta ligan puntu gehienak lortu nahi dituzte. Aurkaria talde sendoa da bere estadioan eta ez da erraza izango puntuak lortzea. Mensajerok Bigarren B Mailan mantentzea jokoan du.

Deialdia ondorengoa da: Giralt, Garrancho, Ibarbia, Ugarte, Lapeña, Le Normand, Arrieta, Sanz, Zubimendi, Sáenz, Sangalli, Olaizola, Calvillo, Muguruza, Merquelanz, Jauregi. Sisniega eta Gorostidi baja medikuak dira.

3. Maila: Real Sociedad C – CD Vitoria (larunbata, 18:00tan)

Harrobiko taldeak CD Vitoria jasoko du Zubietan denboraldiko azken jardunaldia jokatzeko. Txuri-urdinek aurreko astean lortu zuten hirugarren mailan mantentzea Aurrera Ondarroa mendean hartu ondoren (0-3) eta garaipenarekin amaitu nahi dute aurtengo denboraldia. CD Vitoria lehen postuetan kokatuta dago 69 punturekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!