REAL UNION – SANSE (IGANDEA, 17:00)

Gehiagoren bila

Vídeo

Igande arratsaldean partida berezia jokatuko dute gure gazteek. Xabi Alonsoren mutilak Stadium Galera joango dira Real Unionen aurka neurtzeko. Realistek sailkapeneko buruan jarraitzen dute, eta Amorebietaren aurka emandako irudi ona errepikatu beharko dute azaroaren hasieratik etxean galtzen ez duen talde baten aurrean garaipena eskuratzeko.

SOMORROSTRO – REAL C (IGANDEA, 17:30)

Bolada onean dagoen Reala C-k, sei partida jarraian galdu gabe, Malecon zelaia bisitatuko du igande arratsaldean Somorrostroren aurka jokatzeko. Gure hirugarren taldeak hobetzen jarraitzen du, eta sailkapenean aurkari zuzen baten feudoan gehitzea ia behin betiko jauzia ematea litzateke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!