Larunbata, 16:00

Derbirako deialdia

Vídeo

Partida handia gaur arratsaldean Jose Luis Orbegozo zelaian jokatuko dena. 16:00tan hartuko du Sansek Bilbao Athletic filialen arteko derbian. Imanol Alguacilen mutilak konfiantzaz beteta iristen dira neurketara Zamudioren etxean irabazi eta sailkapenean gora begira jarri ondoren

Bilbao Athletic izango dute aurrean. Bilbotarrak zazpigarren daude kokatuak 44 punturekin. Sendo defentsan eta intentsitate handia ipiniaz momentu oro, txuri-urdinek beren estiloa inposatu behar izango dute hasieratik hiru puntuak etxean geratu daitezen. 

Deialdia honakoa 17 jokalariek osatzen dute: Giralt, Zubiaurre, Lapeña, Ujía, Le Normand, Arrieta, Ibarbia, Ugarte, Guridi, Zubeldia, Merquelanz, Muguruza, Calvillo, Olaizola, Sangalli, Gorostidi eta Jauregi. Baja medikua dira Sanz, atzo ebakuntza izan zuena eskuin belauneko meniskoan, eta Sisniega. 


3. Maila: Zalla - Real Sociedad C (larunbata, 18:00)


Bolada izugarria gure hirugarren taldearena urte honetan. Txuri-urdinek ez dute porrota ezagutu 2017an jokatu duten 11 partidatan. Helburu horrekin, sailkapenean gorantz jarraitzea, bisitatuko dute Zalla Landaberri zelaian. Bizkaitarrek finaltzat hartuko dute larunbateko partida, jaitsiera postuetan daude eta hiru puntuak beharko dituzte esperantza mantentzeko. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!