Adriana Nanclares, Cecilia Marcos eta Elene Lete

Dinamika lehen taldearekin

Vídeo

Realak harrobiaren filosofiaren alde egiten jarraitzen du, etxeko jendeari hazteko aukera emanez. 

Adriana, Elene eta Cecilia lehen taldearen dinamikan arituko dira datorren denboraldian filialarekin jokatzeko aukera ere izanik. Klubak jokalarien aldeko apustua egin nahi du, oraingo eta etorkizuneko proiektu gisa.


Cecilia ezkerra da eta bere kalitate tekniko eta bertikalagatik bereizten da. Aurreko denboraldian bost partida jokatu zituen 61 minututan hiru gol sartuz. Adriana Nanclares makilen azpian dituen erreflexuengatik eta oinekin duen gaitasunagatik nabarmentzen da. Sei partida jokatu ditu titular bezala Primera Iberdrolan, partida bat erreginaren kopan eta 20 urtez azpiko selekzioarekin egon zen ere. Elene bere altueragatik eta bata bestearen aurka duen nagusitasunagatik nabarmentzen da. Realean egon den bitartean, 41 partida jokatu ditu bigarren taldearekin, eta 19 urtez azpiko selekzioaren deia jaso zuen aurreko denboraldian.


Harrobiko hiru jokalariak Alex Uranga kontseilariarekin batera agertu dira. Real Sociedad TV-ri egindako adierazpenetan, oso eskertuta agertu dira Realak ematen dion aukeragatik. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!