Talde txuri-urdinak harrobiko filosofiaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, etxeko jendeari aukera emanez. Mirari Uria, bigarren taldeko jokalaria, lehen taldeko dinamikan egongo da datorren denboraldian. Realak bere aldeko apustua egin nahi du etorkizuneko proiektu gisa.
Azpeitiarra, 18 golekin, protagonista izan da aurreko denboraldian bigarren taldearekin, liga nazionaleko jokalari garrantzitsuenetako bat izanik. Aurrelariak Natalia Arroyoren konfiantza lortu du datorren urterako, bere kalitate tekniko handiari esker. Mirarik 27 zenbakiarekin jokatuko du lehen talde txuri-urdinarekin.
Harrobiko jokalaria Alex Uranga kontseilaria eta Garbiñe Etxeberria, kirol zuzendariakin batera agertu da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin