DEPORTIVO ALAVÉS 2-3 REAL SOCIEDAD

Emaitzari buelta eman eta finalerdietara

Vídeo

Realak asko sufritu du Alaves mendean hartzeko, baina merezita lortu du Errege Kopako finalerdietarako txartela. Aldapa gora jarri den partida batean, Oyarzabal, Guedes eta Oskarssonen golek hurrengo kanporaketarako sailkapena eman diete txuri-urdinei.

Guedesen jaurtiketa desbideratu batek hasiera eman die txuri-urdinen abaguneei, baina etxekoen lehen jaurtiketan, Rebbachek, area aurrealdetik, aurretik jarri ditu gasteiztarrak. Donostiarrek azkar erantzun dute, ordu laurdena bate denean norgehiagoka berdinduz Oyarzabalen golari esker, Guedesen pase neurtuaren ostean. Reala hobeto zegoen, baina Alavesek aurrea hartu du berriro Toni Martinezek penaltiz sartutako golarekin.

Bigarren zatia Guedesen jaurtiketarekin hasi, Raulek desbideratu duena. Kosta egiten ari zitzaion Realari iristea, eta partida gehiago zaildu ahal izan da epaileak penaltia adieraztean, VAR-aen bitartez, lehia ‘arraro’ batean. Remirok penaltia geldiarazi du taldeari bizia ematen jarraitzeko. Reala berdinketaren bila abiatu da, eta, korner baten irteeran, zutoinarekin topo egin du, aldaratzeak barne, baloia sartzea errazagoa zirudien jokaldi batean. Txuri-urdinen bultzadak saria izan du eta Guedesek, Turrientesen pase bikain baten ondoren, neurketa berdintzea lortu du. Eta handik gutxira, Óskarssonek, sartu berriak, Raúl azpitik gainditu du Sučićen pasea aprobetxatuz.

Reala hirugarren urtez jarraian sartu da finalerdietan. Bi partida aurretik gure jendearekin finala bizitzeko. Goazen!

Ficha técnica:

Deportivo Alavés: Raúl Fernández, J. Otto, N. Tenaglia, J. Pacheco (Guridi, min. 91), V. Parada, Guevara (kap.), Denis Suárez (Aleñá, min. 84), Calebe (Ibáñez, min. 71), A. Rebbach (Ángel P. min. 84), Toni Martínez eta Mañas (Lucas Boyé, min. 71).

Real Sociedad: A. Remiro, Aramburu (Odriozola, min. 59), Jon Martín, Ćaleta-Car, Aihen (Díaz, min. 74), Turrientes, C. Soler (Sučić, min. 59), Sergio Gómez, Brais Méndez (Óskarsson, min. 74), Guedes (Zubeldia, min. 92) eta Oyarzabal (kap.)

Golak: 1-0: A. Rebbach, min. 8; 1-1: Oyarzabal, min. 15; 2-1: T. Martínez (pen.), min. 29; 2-2: Guedes, min. 76; 2-3: Óskarsson, min. 80.

Epailea: Alejandro Quintero. Txartel horia erakutsi die etxeko Guevara, Lucas Boyé eta Ibañezi eta kanpoko Turrientes, Guedes, Aihen eta Ćaleta-Car-i.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!