Realeko emakumezkoen taldeak Reale Arenan jokatuko du Athleticen aurkako derbia. Partida urtarrilaren 9an jokatuko da 12:00etatik aurrera. Klub txuri-urdinak erabaki du neskek Reale Arenan beste partida bat jokatzea, bosgarrena izango da bere historian zehar. Denboraldi honetan, emakumezkoen taldea kanpaina bikaina egiten ari da eta bigarren postuan dago sailkapenean eta, zalantzarik gabe, beste aukera handi bat izango da emakumezkoen futbolaren hazkunde geldiezina babesten jarraitzeko.
Sarrera librea izango da Realeko bazkideentzat, baina klubak bete egingo du erakundeek osasun-arloan ezarritako araudia. Datorren astean emango da horri buruzko informazio guztia, eta edukierarekin eta sarrerekin lotutako xehetasun guztiak ere emango dira.
Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB eta TV3 kateen bidez, baita Real Sociedad TVn ere.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin