Igande honetan, goizeko 11:30ean, bigarren taldeak Real Oviedo izango du aurrez aurre, garaipenarekin berriro topatzeko helburua izango duen neurketan.
Joko maila handia erakutsi dute Txuri-Urdinek ligako bi lehiakide handiren aurrean. Lehenengo bi jardunaldietan, banakako nahiz taldekako erakustaldi handiak ikusi dira. Gorka Álvarezen jokalariek denboraldi honetan jarraitu beharreko bidea eraikitzen jarraitu nahi dute.
Real Oviedo taldea, berriz, taularen goiko aldean dago kokatuta, lehenengo bi jardunaldietan 4 puntu batu ondoren. Maila handiko bi aurkarien arteko berebiziko neurketa espero da igande honetan.
Aurrera Reala!