Realak eta Lorena Navarro aurrelariak akordioa lortu dute jokalariak 2024-25 denboraldia amaitu arte talde txuri-urdinean joka dezan .
Lorena Navarro Madrilgoa da eta 23 urte ditu. Centro Deportivo Vallecas taldetik igaro ondoren, 2014. urtean Madrid CFF taldeko kide izatera pasatu zen 2016. urtean Tacón taldera jauzi egin zuelarik. Hiru denboraldiren ondoren, lehen mailara igotzea lortu zuen talde madrildarrarekin. 2020ko uztailean, Real Madrid CF taldeak bere fitxaketa iragarri zuen eta talde horretan jardu du 22/23 denboraldira arte. Gainera, nazioartekoa izan da Espainiako selekzioaren azpiko mailetan, Bielorrusiako 17 urtez azpiko Europako Txapelketan zein Jordaniako Munduko Kopan urrezko bota eskuratu eta Suizako 19 urtez azpiko Europako txapelketan urrezko domina eskuratu dituelarik.
Jokalariak, Poliklinika Gipuzkoan azterketa medikoa egin eta Reale Arena bisitatu ondoren, klubeko presidenteorde den Joseba Ibarbururekin batera, “oso pozik eta gogotsu” agertu da erronka berri honekin.
Ongi etorri, Lorena!