Larunbatean Reale Arenak egun berezia biziko du. Gure estadioan Aviron Bayonnais eta Pau izango dira aurrez aurre (17:00etan). Frantziako zale asko egongo direnez, hemen uzten dizuegu partidari buruzko informazio erabilgarria:
Garraioa eta aparkalekuak
Frantziatik jarraitzaile asko etorriko direnez, mugikortasun arduradunek Reale Arenara garraio publikoan bidaiatzea gomendatzen dute, adibidez, topoan Hendaiatik, baita zelaira behar besteko aurrerapenarekin iristea ere.
Bestalde, ibilgailu pribatuak aparkatzeko gune bereziak prestatuko dira. Klikatu esteka honetan aparkalekuak ikusteko.
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 16etan irekiko dira. Zale bakoitza dagokion atetik sartu beharko da. Gogoratu behar da ezin izango dela Realeko bazkide txartelarekin sartu, partida honetarako erositako sarrerarekin bakarrik.
Arreta Bulegoa eta sarrerak agortuta
Reale Arenako bazkideentzako arreta-bulegoa, Atano III.a pilotalekuaren parean dagoena, 15etatik aurrera egongo da martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Bestalde, leihatila ez da martxan egongo sarrerak agortu baitira.
Denda eta zerbitzua tabernetan
Reale Arenako denda 10:00etatik 20:00etara irekiko da eta, oraingo honetan, gure ohiko merchandisingaz gain, Aviron Bayonnaiseko produktuak ere aurkituko dituzu. Bestalde, estadioko tabernak 16etan irekiko dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin