Errugbirako informazio erabilgarria

Igandean Reale Arenak berriz egun berezia biziko du. Gure estadioan Aviron Bayonnais eta RC Toulon izango dira aurrez aurre (21:05etan). Frantziako zale asko egongo direnez, hemen uzten dizuegu partidari buruzko informazio erabilgarria:

Village Txuri urdin

Horrela deituko da partidu honetarako instalatuko den Fan Zone. Hegoaldeko zabalgunean egongo da, 13. atearen ondoan, eta 16:30etik aurrera irekiko da. Jatetxe-zerbitzua (janaria eta edaria), zuzeneko musika, DJak, eta ez da faltako Avirongo maskota.

Garraioa eta aparkalekuak

Frantziatik jarraitzaile asko etorriko direnez, mugikortasun arduradunek Reale Arenara garraio publikoan bidaiatzea gomendatzen dute, adibidez, topoan Hendaiatik, baita zelaira behar besteko aurrerapenarekin iristea ere.

Bestalde, Euskotrenek bere trenen zerbitzua indartuko du. Hendaia/Anoeta/Hendaia tarteko trenen eskaintza luzatu egingo da partidara joateko eta partidatik itzultzeko.

Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die APP ofizialean edo web orriaren bilatzailean (www.euskotren.eus).

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 19:45etan irekiko dira. Zale bakoitza dagokion atetik sartu beharko da. Gogoratu behar da ezin izango dela Realeko bazkide txartelarekin sartu, partida honetarako erositako sarrerarekin bakarrik.

Arreta Bulegoa eta sarrerak

Reale Arenako bazkideentzako arreta-bulegoa, Atano III.a pilotalekuaren parean dagoena, 19:15etatik aurrera egongo da martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Bestalde, sarrerak geratzen dira.

Denda eta zerbitzua tabernetan

Reale Arenako denda 14etatik 21etara irekiko da eta, oraingo honetan, gure ohiko merchandisingaz gain, Aviron Bayonnaiseko produktuak ere aurkituko dituzu. Bestalde, estadioko tabernak 19:45etan irekiko dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!