Mallorcan jokatuko den partidarako sarrerak eskatzeko galdetegia aktibatu da. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 295 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.
- 215 sarrera gure zaleentzat.
- 50 sarrera klubaren konpromisoetarako.
- 50 sarrera languntaldeentzat.
Eskaera bihar 11etatik otsailak 123a arte, biak barne, egin behar da. Epea hurrengo astelehenean 12:00etan itxiko da. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan-a izan behar du eta bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea. Sarrerak Anoetako txarteldegian jasoko dira otsailaren 24an.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin