CELTA DE VIGO-REAL SOCIEDAD (ASTEARTEA, 21:30)

Eskatu zure sarrerak

asteartean Vigon jokatuko den Errege Kopako partidarako sarrerak jada eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 390 sarrera jasoko ditu, 40 euroko prezio bakarrean.

- 285 sarrera gure zaleentzat.

- 50 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 55 sarrera languntaldeentzat.

Epea astelehenean, 9etan, itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du. Sarrerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea. Sarrerak Reale Arenako txarteldegian jasoko dira bihar. Kupoa gainditzen ez bada, bihar ere jarriko dira salgai gainerako zaleentzat leihatilan soberan dauden sarrerak.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!