Horrelako egoera zailetan are gehiago azaleratzen da pertsonen sormena eta, kasu honetan, txuri urdinaren familiarena. Egunotan, sare sozialetan, esaterako, adin guztietako realzaleek irudimena hegan uzten dute eta talentu guztia oparitzen digute.
'Txuri Urdin 'ereserkia adibide bat da. Ricardo Sabadien piezarekin gozatzen ari gara formatu askotan. Gitarra, pianoa … eta txistua ere bai. Bideo honetan odol txuriurdina duten artista horietako batzuen bilduma txiki bat utzi nahi izan dizugu.
Eskerrik asko!
Lerro hauetan eskerrak eman nahi dizkizuegu hain irudi eta bideo politak bidaltzeagatik, bai sare sozialen bidez, bai gure helbide elektronikoaren bidez (redes.sociales@realsociedad.eus), eta bidaltzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu. Jarrai dezagun ahotsak eta tresnak batzen gure ereserkiari!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin