Gure belar hockeyeko taldeak igandean bilatuko du (12:45) Areto hockeyko Espainiako Txapelketarako txartela, Bartzelonan jokatuko dena otsailaren 2tik 4era. Txuri-urdinek Jolasetari egingo diote bisita pasa den astean bina berdindu ostean. Garaileak txartel zuzena lortuko du Espainiako Txapelketarako eta galtzaileak Gijonen hilaren 21ean jokatuko den sektore fasean bilatu beharko du txartela.
Bi fitxaketa berri
Ligako bigarren itzulira begira, Klubak bi fitxaketa Berri egin ditu.
Dalila Mirabella, 23 urteko italiarra, jokalari internazionala Italiarekin, erdilaria da eta Libertas San Saba taldetik dator.
Maria Cecilia Gómez Urrutia, 23 urteko argentinarra, italiar pasaportea duena. Aurrelaria da eta Jockey Club de Tucuman taldetik dator.
Juniorren aurka Erreginaren Kopan
Atzo egin zen Erreginaren Kopako zozketa, Valentzian jokatuko dena martxoaren 9tik 11era. Txuri-urdinak Juniorren aurka arituko dira final laurdenetako kanporaketan.
Kanporaketak hauek dira:
SPV-Complutense vs Club de Campo
CD Terrassa vs Club Egara
Junior FC vs Real Sociedad
RC Polo vs Atlètic Terrassa