Europako ibilbideari ekiteko garaipena. Realak huts eta bat irabazi du Rijekan, UEFA Europa Leagueko multzoen faseko lehen partidan. Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira norgehiagokan eta luzapenean asmatu dute hiru puntuak lortzeko. Bautistaren gola eta garaipena Rijekan.
Txuri-urdinen estreinaldia ez da erraza izan. Imanolen taldea ondo sartu da partidara eta, pixkanaka, arriskuarekin hurbildu da aurkariaren areara. Etxekoek, hori bai, kontraeraso arriskutsuak sortu dituzte, eta lehen aukera argia eurentzat izan da. Erremate bikoitz batean, Alex Remirok bi geldiketa bikain egin ditu. Ondoren, arrisku jokaldiak txuri-urdinak izan dira. Garbienak, gol izateko zorian egon diren bi. Le Normandek baloia langara bidali du eta, atsedenalditik gertu, Portuk ez du asmatu Oyarzabalen pasearen ostean, gola sartzeko bakarrik baitzegoen. Lehen zatian gipuzkoarren nagusitasuna izan dute, baina ezin izan dira lasaitu, kroaziarrek arriskua daramatela erakutsi baitute.
Bigarren zatian Realak nagusitasuna areagotu du, etxekoak etengabe bere zelaian sartuta zeuden bitartean. Portuk bere eskuetan izan du gola, baina bere erremate gurutzatua Nevisticen eskuineko zutoin ondotik igaro da. Minutuek aurrera egin ahala, Realak nagusitasuna areagotzen zuen, baina aukerak ez ziren onak. Amaierarako hamar minuturen faltan, argiena. Oyarzabal atezainaren aurrean jarri da, baina bere jaurtiketak zutoinean jo du. Realak saiatzen jarraitu eta saria izan du. Bautistak, luzapenean, garaipena eman dio Realari area barrutik egindako ezkerkada batekin. Merezita.
Hiru puntu estreinaldian. Hasiera besterik ez da, eta asko geratzen da, baina zein ona den horrela abiatzea. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
HNK Rijeka: Nevistic, Tomecak, Escoval, Velkoski, Smolcic, Stefulj, Cerin, Andrijasevic (kap) (Sterling, min.63), Loncar (Capan, min.86), Pavicic eta Kulenovic (Lepinijka, min.77).
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal, Zubimendi, Merino, Silva, Oyarzabal (kap) (Bautista, min.85), Portu eta Isak (Willian Jose, min.72).
Gola: 0-1: Bautista, min.93
Epailea: Frankowski (Polonia). Txartel horia erakutsi die etxeko Andrijasevic, Pavicic, Capan eta Lepinjikari eta kanpoko Merinori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin