Realak amestutako moduan itxiko du denboraldia. Europarako sailkapena ziurtatuta, azken eguneko presiorik gabe, eta bere etxean, bere publiko maitearen aurrean. Txalo zaparradarik handiena merezi duen agurra. Talde honek egun ahaztezinak opari dizkigu.
Horregatik eskatzen dizugu, Atletico Madriden aurkako partida amaitzean, minutu batzuk itxaron dezazula historia egiten ari diren futbolari eta teknikari horien omenez belar gainean antolatuko den festa xume baina hunkigarrian parte hartzeko.
Gipuzkoako hainbat tokitatik bidaiatzen duten bazkideak geratu ahal izateko, probintziako autobusek ordu erdi atzeratuko dute itzulera. Gogorarazten dizuegu Illunben aparkatuko dutela estadioaren inguruko obren ondorioz.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin