HILAREN 19TIK 22RA AMSTERDAMEN

Eurohockeyera bidean

Vídeo

Belar hockeyko taldea Amsterdamera abiatuko da bihar ilusioz gainez. Talde txuri-urdina, iazko liga txapelduna, Eurohockey Champions Cupean arituko da, non Europako zortzi talde onenek hartuko duten parte.

Donostiarrek Bielorrusiako GHC Rirm Grodno taldearen aurka jokatuko dute final laurdenetan. Horiekin batera, Surbiton HC (Ingalaterra), Der Club an der Alster Alster (Alemania), HC’s Hertogenbosch (Holanda), Loreto HC (Irlanda), UHC Hamburg (Alemania) y AHBC Amsterdam (Holanda).

Lehiaketa final laurdenekin hasiko da eta talde bakoitzak hiru partida jokatuko ditu. Final laurdenetako irabazleak finalerdietara joango dira eta galtzaileak 5-8.postuen lehiara.

Jorge Perezen taldea ilusioz doa baina oinak lurrean edukita. Txapelketaz gozatu nahi dute, duten guztia eman eta finaledietara sailkatzen saiatuz. Hori arrakasta Itzela izango litzateke. Ostiralean hasiko dute bere ibilbidea Bielorrusiako Grodno taldearen aurka. Teorian arerio samurrena da, baina Europako zortzi talde onenen artean ez dago arerio errezik. Partida guztiak zuzenean ikusi ahal izango dira www.eurohockey.org webgunean.

Partiden egutegia:

Ostirala:

1-     12:15. Real Sociedad – Grodno (1)

2-     14:30. Surbiton – Alster (2)

3-     16:45. Hertogenbosch – Loreto (3)

4-     19:00. Hamburg – Amsterdam (4)

Larunbata:

5-     16:45. Galtzailea 1 – Galtzailea 2

6-     19:00. Galtzailea 3 – Galtzailea 4

Igandea:

7-     12:00. Irabazlea 1 – Irabazlea 2 (SF1)

8-     14:15. Irabazlea 3 – Irabazlea 4 (SF2)

Lunes:

9-     09:30. Galtzailea 6 – Galtzailea 5 (7º-8º postua)

10- 11:45. Irabazlea 6 – Irabazlea 5 (5º-6º postua)

11- 14:00. Galtzailea SF1 – Galtzailea SF2 (3. eta 4. postua)

12- 16:15. Irabazlea SF 1 – Irabazlea SF2 (Finala)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!