Derbia derbia da. Egutegian abuztutik markatutako data da. Inork ez du zelaian galdu nahi. Hala ere, balio bereizgarri bat badago, edozein emaitza edo edozein egoera puntualen gainetik, hori da bi taldeko zaleen arteko elkarbizitza ona eta giro ona.
Askotan uste duguna baino gauza gehiago ditugu komunean. A-8 autobidearen bi aldeetan oso harro sentiarazten gaituen kultura partekatzen dugu. Eta hori da, hain zuzen ere, datorren larunbatean goraipatu nahi duguna: batzen gaituena. Horretarako, gure lurraldeari keinu argiak egiten dizkion festa prestatu dugu.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EITBren laguntzari esker, klub txuri urdinak adin guztientzako jarduera ludikoen maratoia antolatu du, bai partida aurretik, bai ondoren. Jaia Reale Arena iparraldeko zabalgunean izango da eta eguerdiko hamabietan hasiko da.
Euskal talde ezagunen kontzertuak, DJ’ak, bertako gastronomia, pilota mitoak, Gipuzkoa eta Bizkaia arteko Herri Kirolen erakustaldia eta lehiaketa, ‘El Conquistador del Caribe’ ezaguna, Goazen taldearen emanaldia… gure lurraldeko folklore eta kiroleko hamabi ordu baino gehiago. Pilota izan ezik, Atano III.ean izango baita, gainerako jarduerak doakoak izango dira
Aste honetan zehar xehetasun gehiago emango dira eta beste sorpresa batzuk argituko dira.
Klikatu hemen Pilota Jaialdirako sarrera eskuratzeko
