ATHLETIC CLUB 0-0 REAL SOCIEDAD (PENALTIAK: 7-8)

Euskal Herriko Kopa eskuratu dute

Vídeo

Reala Euskal Herriko Kopako txapeldun izendatu da penaltietan Athletic Cluben aurka final zirraragarri batean irabazita, amaiera ezinhobea izan duena.

Txuri-urdinek oso ondo hasi dute partida, eta lehen ordu erdian nagusi izan dira. Franssik, korner baten irteeran aldaratze bat aprobetxatuta, gola lortu du, baina jokoz kanpo egoteagatik baliogabetu dute. Lehen zatiko onena Nerea Eizagirrek izan du, area kanpotik egindako jaurtiketa sendo batekin, langan jo eta gero. Zuri-gorriek ez dute hainbesteko arriskurik sortu area txuri-urdinari begira, baina Erika Vazquezek, atsedenaldia iritsi baino lehen eta jaurtiketa gurutzatu baten ondoren, bere taldea aurreratzeko zorian izan da.

Bigarren zatia lehenengoa baino hobea izan da. Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira eta hainbat aukera izan dituzte neurketa bideratzeko. Franssiren, Amaiurren eta Tejadaren erremateak, baina asmatu gabe. Lastima. Etorrera eta aukera asko, baina amaitu gabe. Athletic Club, bere aldetik, ez da Quiñonesen atera arriskuarekin hurbildu, kontraerasoan saiatu arren. Beraz, partida penaltietan erabaki behar izan da. Talde bakoitzak zazpi aldiz jarraian asmatu ostean, Quiñonesek Eunateren zortzigarren jaurtiketa gelditu eta Leire Bañosek txuri-urdinen garaipena ziurtatu du.

Sufrituta baina merezita lortu dute garaipena, orokorrean hobeak izan dira eta partida osoan zehar bilatu duten saria lortu dute. Test ona aurkari garrantzitsu baten aurka aurredenboraldiko sentsazio onekin jarraitzeko. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: De la Nava, Eunate, Naroa Uriarte, V. Gimbert, Moraza (Sierra, min. 74), M. Unzue, Istillart (Nevado, min. 46), Jone Ibañez (Cerro, min. 67), Valdezate, Erika Vazquez (Cirauqui, min. 46) eta Paula Arana (Monente, min. 61).

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Iraia (Nuria R., min. 79), Maitane, Gemma (Itxaso, min. 86), Barbara (Amaiur, min. 66), Palacios (L. Baños, min. 66), N. Eizagirre eta Franssi (Manu, min. 86).

Golak: Penalti-txandan: V. Gimbert, M. Unzue, Cirauqui, Monente, Nevado, Cerro eta Valdezatek Athletic Clubentzat eta Nuria R., Amaiur, Itxaso, Manu, N. Mendoza, Tejada, Lucia eta L. Baños Realarentzat.

Epailea: Rivera Olmedo. Txartel horia erakutsi die etxeko Eunate eta Naroa Uriarteri eta kanpoko Tejada eta Maitaneri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!