Hirugarren taldeak Euskal Ligarako igoera lortu du gaur arratsaldean bere mailako, Ohorezko Dibisioko, txapeldun izendatu ondoren. Zubietako z4 zelaian Urnieta taldeari irabazi ondoren eta Hernanik Intxaurdiren aurka berdindu ondoren, txapeldun izendatu da Aintzane Encinasek zuzendutako taldea hiru jardunaldiren faltan.
Kirol emaitzak jokalarien hazkuntzarekin bat etorri dira, entrenamenduetan egunero gogor jardunez eta egunetik egunera kirol erronkak gaindituz.
Zorionak!