Realak jakinarazi duenez, Itxaso Uriarte, Leire Baños, Nahikari Garcia, Mariasun Quiñones, Nuria Mendoza, Kiana Palacios, Barbara Latorre, Lucia Rodriguez eta Maitane Lopez jokalariek klubak proposatutako kontratua berritzeko eskaintza ez onartzea erabaki dute, eta horrela, talde txuri-urdinarekin duten kontratu-egoerari amaiera eman diote. Era berean, Manu Lareok ez du klubean jarraituko behin bere kontratua amaituta.
Guztiak jokalari garrantzitsuak izan dira emakumezkoen taldearen historian eta askok ibilbide luzea izan dute realzale gisa. Errealzaleon oroimenean geratuko da beti taldeak 2019an lortutako Erreginaren Kopako final historikoa, historiako lehen titulua.
Realak etorkizun pertsonalerako eta profesionalerako onena opa die guztiei. Mila esker eta Aupa Real!
Itxaso Uriarte (2011-2021): 10 denboraldi
Leire Baños (2013-2021): 8 denboraldi
Nahikari Garcia (2014-2021): 8 denboraldi
Mariasun Quiñones (2014-2021): 7 denboraldi
Nuria Mendoza (2015-2021): 6 denboraldi
Manu Lareo (2015-2021): 6 denboraldi
Kiana Palacios (2018-2021): 3 denboraldi
Barbara Latorre (2019-2021): 2 denboraldi
Lucia Rodriguez (2019-2021): 2 denboraldi
Maitane Lopez (2020-2021): 1 denboraldi
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin