SANSE, EMAKUMEZKOEN ETA REAL C TALDEEN PARTIDAK

Ez duzu gehiago izena eman beharrik izango

Edukiera handitu ondoren, ez da aldez aurretik izena eman beharko Sanse taldeak Reale Arenan jokatuko dituen partidetara eta emakumezkoen taldeak Zubietan jokatuko dituen partidetara joan ahal izateko. Beraz, asteburu honetatik aurrera, gure bazkideek txartel fisikoa edo digitala aurkeztu beharko dute kirol instalakuntza bakoitzaren sarreran

Sanse-SD Huesca (Reale Arena, ostirala, 20:00)

Bai gaur arte izena eman duten bazkideek (3.756 bazkide) bai oraindik izena eman ez dutenek ostiraleko partidara joango direla ziurtatuta dute. Dagoeneko ez da izena emateko formulariorik bete beharko. Sarreran bazkide-txartela aurkeztu besterik ez duzu egin behar.

Reale Arenara sartu ahal izateko ezinbestekoa izango da bazkideak 'Sanse Bonua' edukitzea. Datorren ostegunean partidari buruzko informazio erabilgarria (ateen irekiera, sarbidea, gorabeheren txartedegia,…) zehaztuko da.

Ostiralean Atano III.a pilotalekuaren parean dagoen Reale Arenako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak 19etatik aurrera egongo dira martxan, partida honekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. 

Bazkide ez bazara eta Sanseko partidara joan nahi baduzu txarteldegian bertan erosi ahal izango duzu sarrera (20-30 euro, gunearen arabera).

Real Sociedad-Sevilla FC (larunbata, z7, 16:00)

Realeko emakumezkoen taldeak, geldialdiaren ondoren, Sevilla FC taldearen aurka jokatuko du, larunbatean, 16:00etan, Zubietako z7 zelaian. Halaber, ez da aldez aurretik izena eman beharko partidara joateko.

Gure bazkideek bazkide txartela aurkeztuta sartu ahal izango dira partidetara, eta gainerakoentzat sarrerek 12 euroko prezioa izango dute. Sarrera horiek z7 zelaiaren sarbidean eskuratu ahal izango dira.

Real Sociedad C-SD Gernika Club (igandea, z7, 12:00)

Emakumezkoen taldeak bezala, Real C-ren partidetara bazkide txartela aurkeztuta sartu ahal izango da, eta gainerakoentzat sarrerek 12 euroko prezioa izango dute. Sarrera horiek zelaiaren sarbidean eskuratu ahal izango dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!