Gonbidapenak bazkideentzat

Ez geratu sarrerik gabe!

Igandean (16:00) emakumezkoen derbia Reale Arenan jokatuko da eta bazkideek gonbidapen bat jasotzeko aukera izango dute. Txarteldegia (3. atearen ondoan kokatuta) aurreko asteburuan ireki zen eta erantzuna oso ona izan zen. Ondorioz, txarteldegia berriro irekiko da gonbidapena jaso ez duten bazkideek jaso ahal izateko. Eserlekua aurreko astean azaldutako berdina izango da: 1,2,19 eta 20 (Tribuna Nagusia) edota 9,10,11 eta 12 (Ekialdeko Tribuna) ateak. Ordutegia ondorengoa da:

Urriak 12, larunbata: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Gonbidapenak amaitu arte banatuko dira. Igandean ezin izango dira jaso.

Gizonezkoen lehen taldeko partidetan bezala, probintziko autobusen zerbitzua martxan egongo da partida honetarako ere. Izen emateko modua ohikoa izango da eta bazkideei eskeinitako gonbidapen hauen erabiltzaileek probintziko autobusa erabili ahal izango dute.

Gogorarazten dugu partida honetako sarrerek ez dutela eserleku konkretua izango.

Aitor Zabaleta Harmaila

Harmaila honetan izaten den giro bikaina bermatzeko, Beheko Eraztunean mutilen partidetan kokatzen diren lagunarteak bertan kokatu ahal izango dira nesken partidan ere.

Zaleentzako sarreren salmenta honela egingo da:

Estadioko bi zonako sarrerak ipiniko dira salgai:

. Tribuna Nagusia, Beheko Eraztuna, 20 euro. 14 urtez beherakoentzat, 10 euro.

. Tribuna Familiarra, Goiko Eraztuna, 10 euro. 14 urtez beherakoentzat, 5 euro.

Online salmenta: zabalik gaurtik urriaren 13ko 14:00ak arte.

Lehiatilan salmenta:

- Urriak 12, larunbata: 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 19:00.

- Urriak 13, igandea: 10:00 - 16:00.

Taldeak zaleen babesa sentitzeko eta sarbideetan arazorik ez izateko Reale Arenara denborarekin etortzea gomendatzen dugu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!