HIRU GUNEENTZAKO SARBIDE LIBREA 16:30ETIK AURRERA

Fan Zoneko ate irekiak, kontzertua eta gaming

Datorren larunbatean ‘Haurren Eguna’ ospatuko dugu gure Fan Zonen. Hori dela eta, Keler Espazioko hiru guneak -Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming- 16:30etatik aurrera egongo dira martxan, sorpresa ugarirekin, batez ere txikienentzat.

Nhilen kontzertua Gastrogunen

Alde batetik, Reale Arenan jokatzen diren partida askotan bezala, musika ez da faltako Rayo Vallecanoren aurkako partidaren atarikoa girotzeko. Arratsaldeko bostetatik aurrera, Nhil talde atxabaltarrak erritmo bizia jarriko du Gastrogunen, pop-funk estilo fresko eta dinamikoarekin.

Doako sarbidea Haur Gunera eta LG Gaming-era

‘Txikien Eguna’ dela eta, oraingo honetan realzale txikienek Haur Guneko puzgarriez eta gainerako jolasez gozatu ahal izango dute eta, gainera, LG Gaming-era ere sartu ahal izango dira.

Mario Karts eta LOL torneoa

Eta nola ez, bideojokoek ere lekua izango dute ate irekien jardunaldi honetan. Lau eta erdietatik aurrera, Mario Kart 8 (Switch bideo-kontsolan) eta League of Legends (PCan) txapelketak antolatuko dira. Izen-ematea ere doakoa izango da eta parte-hartzaileen artean sariak zozketatuko dira.

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!