club de campo 2-0 real sociedad

Finalaren ateetan

Gure belar hockeyko taldeak 0-2 galdu du Club de Camporen aurka Erreginaren Kopako finalerdietan. Amparo Gil eta Lucía Abajoren golek garaipena eman diete madrildarrei. Reala lehian egon da partida osoan zehar baina finalaren ateetan geratu da.

Jorge Perezen neskek aurpegia eman dute, haala ere, Club de Campok bere sendotasuna erakutsi du ia aukerarik eman gabe gipuzkoarrei.

Porrota izan da baina ez da amaitu txapelketa gure neskentzat. Bihar, goizeko 09:00etan, brontzezko dominaren bila joango dira Poloren aurkako neurketan.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!