Komunikatu ofiziala

Finetwork, babesle nagusi berria

Vídeo

Realak eta Finetworkek akordioa egin dute telekomunikazio operadorea talde txuri-urdinaren babesle nagusi izan dadin 2021/2022 denboraldian.

Gipuzkoako taldearen eta zuntz eta telefonia mugikorraren operadorearen arteko aliantza Realarentzat funtsezkoa den urtean sartu da indarrean, izan ere, joan den denboraldian lortutako bosgarren postuari esker, Reala UEFA Europa League jokatzen ari da. Horrela, larunbat honetan bertan, Reale Arenan RCD Mallorca-ren aurka jokatuko duen partidan, Finetwork babesle nagusi duela jantziko du elastiko ofizial berria taldeak.

#ConectadosConLaReal kontzeptupean, bi erakundeen arteko batasun hori teknologia eta pasioa batzeko helburuarekin sortu da, balio batzuk oinarri hartuta: Izateko modua eta bizitza eta kirola ulertzeko modua partekatzea. Horrela, biek interesak partekatuko dituzte eta batera haziko dira bi marken ekarpenen bidez: Realak partnership bat sinatuko du kirolari laguntzen dion eta telekomunikazioetan alternatiba den operadorearekin, eta Finetworkek nabarmen handituko du bere presentzia Euskadin.

Manuel Hernandez Finetworkeko CEOaren esanetan, "Akordio hau Finetworkek kirolaren alde egiten duen beste apustu handi bat da, eta kasu honetan gure futboleko talde historiko baten alde, Realaren alde; izan ere, guk ere, Realak bezala, gauzak modu ezberdinean eginez eta ahalegin handia eginez maila gorenera iritsi eta handienekin borroka egin daitekeela uste dugulako".

Jokin Aperribay Realeko presidenteak harreman berri horren sendotasuna azpimarratu du: "Realak harro erakutsiko du elastiko berri hau LaLigan eta Europan, Finetworkekin egin dugun hitzarmenak antzeko jarrera eta balioei erantzuten dielako. Horrela, bi erakundeek beren ahalegina, jarraikitasuna eta talde lana batu egiten dute, elkarrekin ahalik eta arrakastarik gehien lortzeko".

Finetwork eta kirola

Sortu zenetik, telekomunikazio konpainiak lotura estua izan du kirolarekin, eta gure herrialdeko kirolari nagusien babesle pertsonala izan da. Horrela, bere azken kanpainan, "Mejor Es Posible" kanpainan, Finetworkek futboleko eta saskibaloiko gizonezkoen eta emakumezkoen Selekzioetako izar handiak eta eliteko kirolari ugari bildu zituen, hala nola Fernando Alonso, Saul Craviotto, Sandra Sanchez eta Pedro Acosta, eta, ahalegin eta talentuarekin, kirolean ez ezik, konpainietan eta pertsonen bizitzaren alderdi guztietan ere hobera egitea lortzen dela nabarmendu zuen. Gainera, konpainia aitzindaria izan da formatu digital berritzaile bat merkaturatzen: "Uno Más Uno Son Tres". Kirola, gaurkotasuna eta teknologia uztartzen dituen programa da, eta YouTuben aurkeztu dute Joaquin Sanchez eta Fernando Romay konpainiaren enbaxadoreek.

Finetworki buruz

Finetwork telefonia mugikorraren eta zuntzaren operadorea da. Estatu osoan eskaintzen ditu zerbitzuak, eta telekomunikazioen alternatiba da. Alacanten eta Madrilen du egoitza, 700.000 bezero baino gehiago ditu dagoeneko, eta sektorea irauli du, benetan lehiakorra den eskaintza batekin. Izan ere, eskaintzak ahalik eta gehien aurreztea ahalbidetzen du, konfiantza osoz, oinarrian sarerik onean (Vodafoneren eta azterlan independenteen arabera), hedapenean saltzeko kanal esklusibo bat eta bezeroarentzako kalitatezko zerbitzu bat ditu-eta. Konpainiak konpromiso sendoa du kirolarekin, eta gaur egun eliteko hainbat kirolari babesten ditu, hala nola Fernando Alonso 1 Formulako pilotua, Saul Craviotto piraguista olinpikoa, Pedro Acosta Moto3-ko pilotua eta Sandra Sanchez karateko munduko txapelduna. Gainera, Espainiako Gizonezkoen eta Emakumezkoen Saskibaloi Selekzioen bazkide babeslea da, Telekomunikazio Operadore Ofiziala eta Espainiako Futbol Selekzioaren bazkide babeslea (Gizonezkoak eta Emakumezkoak), eta Joaquin Sanchez eta Fernando Romay ditu enbaxadore. 2021-2022 denboralditik, Finetwork Real Betis Balompie eta Realaren babesle nagusia da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!