Belar hockeyko gure taldeak Atletic Terrassa jasoko du igande honetan Bera Beran, denboraldiko lehen garaipena lortzeko premiarekin. Txuri-urdinek hiru porrot jasan dituzte jarraian eta hiru puntuak behar dituzte dinamika aldatzeko.
Emaitzek ez dute erakusten gipuzkoarrek denboraldi hasieran egiten ari diren joko ona eta lana. Lehen itzulia Erreginaren Koparako txartela lortzeko lehen zortzi sailkatuen artean amaitzea dute helburu, eta jardunaldi honetako aurkaria, hain zuzen ere, lehiaketa horretarako sarbidea ematen duen azken postuan dagoen taldea da. Horretarako, lehen garaipena lortu behar da jardunaldi honetan. Atxurrak gora!
*Osasun-egoera dela-eta, partida ateak itxita jokatuko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin