KRONIKA

Garaipen handia Albaceten (0-1)

Sansek garaipen handia lortu du Albaceteren aurka, multzoko liderra. Gainera, etxean ez zuen porrota ezagutzen. Gipuzkoarrak neurketa oso serioa egin dute eta falta batean izan den aldaratzea aprobetxatu dute hiru puntuak lortzeko Jon Guridiren golarekin. Lehen sailkatuaren aurka jokatu arren, oso ondo ibili dira partida osoan eta arerioaren azken erasoak eutsi dituzte hiru puntu oso garrantzitsuak lortu ahal izateko. 

Txuri-urdinak oso ondo kokatuak egon dira hasieratik liderraren aurka etxetik kanpo. Jon Bautistak, hasi bezain laster, oso gertu izan du lehen gola. Jaurtiketa, ordez, kanpora joan da. Donostiarrek etxekoen maila txikiagotu dute. Arerioa urruneko jaurtiketekin saiatu da kanpokoei ustekabean hartzeko presioa menderatzeko arazo ugari zituelako. Pablo Sisniega adi aritu da Hernandezen jaurtiketa urruntzeko. Sansek aurkariaren atea bilatzen jarraitu du eta Luca Sangallik aukera berri bat izan du areaz kanpotik egindako jaurtiketarekin. Aldiz, Nadalek urrundu du. 

Bigarren zatian Albacetek lehen minutuetatik estutu du neurketa eta Hernandezek ez du asmatu buruz egindako errematearekin korner baten bidez. Sanse, aldiz, ez da izutu eta lehen zatian egindako lan onarekin jarraitu du. Martin Merquelanzek aukera garbia izan du ondoren, baina errematea, behartuta, kanpora joan da. Defentsa txuri-urdina oso seguru ibili da eta Jon Guridik, azkeneko minutuetan, neurketaren gol bakarra sartu du falta batean izan den aldaratzea aprobetxatuz. Aurkaria berdinketaren bila joan eta partida berriro ere estutu du. Carniceren jaurtiketak langan jo du Pablo Sisniegak urrundu ondoren. Kanpokoek etxekoen erasoak eutsi dituzte eta hiru puntuak Donostiara ekarri dituzte. 

Gipuzkoarrek garaipena lortu dute lehengo asteko porrota ahazteko eta sailkapenean goruntz jarraitzen dute 27 punturekin. Hurrengo asteburuan etxetik kanpo jokatuko dute Real Unionen aurka. 

Fitxa teknikoa

Albacete: Nadal, Arroyo, Delgado, Gaffoor (Eizmendi, min.82), Galas, Gomez, Dani, Hernandez, Josan, Fran (Aridane, min.63), Gila (Carnicer, min.56). 

Sanse: Sisniega, Ibarbia, Lapeña, Le Normand (Ugarte, min.89), Rodrigues, Gorostidi, Guridi, Calvillo, Sangalli (Guevara, min.74), Merquelanz (Olaizola, min.84), Bautista. 

Gola: 0-1: Guridi, min.79. 

Epailea: Campos Salinas. Txartel horia erakutsi die etxeko Nadal, Galas, Gaffoor eta Daniri eta kanpoko Bautista, Lapeña eta Rodrigueseri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!