KRONIKA

Garaipen handia Gernikaren aurka Zubietan (4-0)

Vídeo
Sansek denboraldiko lehen garaipena lortu du lau eta huts garaitu eta gero Gernikari Zubietako z7an. Gazteen merezitako garaipena, jardunaldi berri batez joko ona sortuaz. Talde txuri-urdina oso nagusi agertu da hasieratik. Jabetza bereganatuaz indargabe agertu den Gernika baten aurrean, Alguacilenak bosgarren minutuan lortu dute abantaila Merquelanzen golari esker. Nagusitasuna mantendu egin da abantailarekin eta ordu laurdenera iritsi da Merquelanzen bigarren aldaratzen baten ondoren. Bizkaitarrak ezinean egon dira lehen berrogeita bost minutuetan Sanseren lan onaren ondorioz. Partidari buelta ematen saiatu da Gernika bigarren zatiaren hasieran. Aimarrek gertu izan du gola, baina bere errematea langan jo du. Hasiera horren ondoren, Sansek kontrola berreskuratu eta bere jokoa inposatu du. Bautistak, aukera garbi pare baten ondoren, ez du barkatu eta hirugarrena sartu du jaurtiketa gurutzatu batekin. Txuri-urdinek ez dute erritmoa jaitsi eta Merquelanzek arratsaldea borobildu du lau eta hutsekoarekin. Gazteen morala berrindartuko duen garaipen garrantzitsua izan da gaurkoa. Imanol Alguacilenek SD Leioari egingo diote bisita hurrengo astean Sarrienan. Fitxa teknikoa: Sanse: Sisniega, Odriozola, Ugarte, Lapeña, Kevin Rodrigues, Zubeldia, Sangalli (Calvillo, min. 80), Muguruza (Olaizola, min. 68), Guridi, Merquelanz, Bautista (Jauregi, min. 76). SD Gernika Club: Altamira, Calle, Otiñano (Etxebarriazarraga, min. 75), Berasaluce, Larrucea, Torrealdai, Abaroa, Muñoz (Madrazo, min. 46), Etxabe, Aimar, Etxaniz (Enciondo, min. 46). Golak: 1-0: Merquelanz, min. 5; 2-0: Merquelanz, min. 15; 3-0: Bautista, min. 73; 4-0: Merquelanz, min. 83. Epailea: Catala Ferran. Txartel horia erakutsi dio etxeko Olaizola eta kanpoko Aimar, Berasaluce eta Otiñanori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!