Realak Japan Tourra itxi du Tokyo Verdy taldeari huts eta bi irabazita, atsedenaldiaren atarian Gonzalez de Zaratek eta luzapenean Zakharyanen sartutako golei esker. Bidaia honi amaiera ezin hobea eman diogu, Japoniako herrialdearekin harremanak estutzen jarraitzeko eta Yasuda Group gure babeslearekin aliantza indartzeko balio izan baitu.
Japoniako Estadio Nazionalak sarrera bikaina izan du, 50.000 ikusle inguru, horietako asko kamiseta txuri-urdina jantzita, Reala nagusi izan den eta abagune argienak izan dituen partida ikusteko. Aritzek, banakako jokaldi polit baten ondoren, baloia zutoinera bidali du. Azken minutuan, area aurrealdetik egindako jaurtiketa batean, Gonzalez de Zaratek txuri-urdinak aurretik jarri ditu markagailua. Bigarren zatian Realak nagusi izaten jarraitu du, baina ia ez da gol aukerarik egon, Marrerok Yamadaren jaurtiketa bati egindako etena izan ezik. Luzapenean, Zakharyanek garaipena ziurtatu du are aurrealdetik egindako jaurtiketa gurutzatu batekin.
Taldea Gipuzkoara itzuliko da eta merezitako oporrak hasiko ditu. Datorren denboraldian erronka handiak izango ditugu. Uda on guztioi. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Tokyo Verdy: Nagasawa, Yamakoshi, Taira, Y. Yamada, Fukazawa, Yamamoto (Kawamura, min.66), Meshino, Arai (Hakamata, min.60), Nagai (Kuwatoriya, min.46), Yamami (Kimura, min.66) eta G. Yamada (Furukawa, min.46).
Real Sociedad: Marrero (Fraga, min.78), Odriozola (Traore, min.68), Aritz (kap)(Martín, min.60) Pacheco, Balda (Barrene, min.78), González de Zárate (Marín, min.60), Olasagasti (Turrientes, min.68), Aramburu, Brais Mendez (Zakharyan, min.68), Take (Goti, min.48) eta Fiabema (Becker, min.68).
Golak: 0-1: Gonzalez de Zarate, min.45; 0-2: Zakharyan, min. 91.
Epailea: Shu Kawamata. Txartelik gabe.
Asistentzia: Tokyoko estadio nazionala. 40.050 ikusle.